Ikasleen gunea

Irakasleen gunea

Hemen zaude: Hasiera»Zer da?: Kuadrila

Kuadrila

Burutuko dugun lana dibertigarriagoa izango da Kosmodisea kuadrilari esker: Iota, Ro, Psi, Argos, Lambda eta Nu gure aliatuak izango dira. Gure lana erraza eta aldi berean dibertigarria izaten lagunduko digute.

Kuadrilako lagun bakoitza sistema bati dagokio, zuen Twitak dagokizuen sisteman egin beharko dituzue soilik.

  • Iota: DBH GLOS
  • Ro: Batxilergoa LOGO
  • Lambda: Lehen hezkuntza FISIO
  • PSI: Zikloak TEKHNE
  • Nu: Lehen hezkuntza NEO

IOTA

Iota14 urte. Fono planetako arduraduna da. Ez dago Iotak ezagutzen ez duen soinurik. Kantari ona izateaz gain, hamar hizkuntza hitzegiteko gai da. Etxetik kanpo egotera behartzen duten misiotan hilabeteak pasa ondoren, Iota pozik itzultzen da etxera, amona kuttunak prestatutako babarrun goxoak jateko prest.  

RO

Ro16 urte. Hiru ahizpatan zaharrena. Hamar urte zituela umezurtz gelditu zen, eta bere ahizpen ardura hartu zuen; hala ere, ez du inoiz irribarrea galdu: bere barre-algarak espazio osoan dira ezagunak. Ahizpak ikusteko irrikitan itzultzen da etxera. Baikorra eta hiztuna da, Rorekin ez dago triste egoteko tarterik.  

PSI

PsiPsi tenientea, 22 urte. Errenterian bizi da. Kosmodisea moduko misiotan eskarmentu handikoa, hauen bidez bere ametsa bete ahal izan du: benetako misio interaktibo baten zuzendari izan. Ontzia gidatzeaz gain, bere denbora librean telebistako aurkezle da. Kitarra elektrikoa eta mendia ere oso gogokoak ditu.  

LAMBDA

Lambda11 urte. Taldeko zientzilaria. Ezinduta egoteak ez dio borrokan jarraitzeko indarrik kendu. Azken Joko Olinpikoetan brontzezko medaila eskuratu zuen. Ikastolan ohorezko matrikulak lortzen ohituta dago. Bere denbora librean misteriozko eleberriak irakurtzen ditu. Bere esanetan, astronauta izan ez balitz detektibe izango litzateke.  

NU

Nu9 urte besterik ez eta Kosmodisea ontziko kopiloto da, eta Ikono planetako arduradun. 3 urte zituela hegan egin nahi zuela esaten zuen. Egun batez, etxeko sagarrondora igo eta salto egin zuen (ia bi hankak hautsi zituen). Gertaera horrek ez zuen kikildu, eta egun munduko astronauta gazteena da.  

ARGOS

ArgosTaldeko maskota. Ez dugu bere adina ezagutzen. Ausarta, azkarra, alaia eta despistatu samarra ere bada. Zer izango litzateke Kosmodisea honelako txakur bat gabe? Argos da, gure maskota.

ARGOS Kosmodiseako taldearen maskota izateaz gain munduko txakur zientifiko bakarra da.. Zalantza edo galderarik baduzu, sartu ohiko galderen atalean eta ziur ARGOS-ek zure galderaren erantzuna duela.

Europar Batasuna: Europako Gizarte Funtsa GIPUZKOA: Berrikuntzaren Gizartea Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.

Telf: 900 840842 | e-maila: info@kosmodisea.net