Ikasleen gunea

Irakasleen gunea

Hemen zaude: Hasiera »Ohiko galderak

Ohiko galderak

Atal honetan ohiko galderentzako erantzunak topatuko dituzu. Zalantzaren bat izanez gero, bidali iezaguzu zure eskaera kontsulta formularioa erabiliz. Ahalik eta azkarren erantzungo zaitugu.

Zer egin behar dut parte hartzeko?

Webgune honetako "Izena eman" atalean sartu. Lehenik irakasleak eta ikastetxeak eman behar du izena eta ondoren taldeak osa daitezke. Irakaslegoak alta ematen duenean taldeak sortzen hasi daitezke Izena eman ataleko "Taldeen izen ematea" aukeran.

Taldeak sortzeko baldintzak honakoak dira:

  • Gutxienez 4 pertsonek osatuko dute taldea.
  • Irakasle batek talde bat baino gehiago gidatu dezake.
  • Talde bakoitzak irakasle/tutore bat baino gehiago izan dezake; baina kasu hauetan, irakasle bakoitzeko 4 ikasle egon behar dira. Adibidez: 12 pertsonatako talde batean gehienez 3 irakasle/tutore egon daitezke eta gutxienez bat.

 

Igo

Zergatik parte hartu Kosmodisean?

  • Kosmodiseak kultura ekintzailea sustatzen du informazio eta komunikazioaren teknologiak eta web 2.0 tresnak erabiliz.
  • Ikasleek, egiten ikasten dute: proiektuak aurrera ateratzeko talde-lanean aritu behar baitira.
  • Talde parte-hartzaileek  egiten dute kosmodisea:
    • Misioak, ideia-jasan aukeratutako 4 ideietan oinarrituak izango dira.
    • Ondorengo etapetan (Fono, Ikono eta Mito), taldeek proiektuaren beharra eta aukerak aztertuko dituzte; proiektua materializatzeko planifikazioa egingo dute eta azkenik, proiektuaren difusioa egin beharko dute. Guzti hau formatu desberdinetan landuko da: audioa, irudia eta bideoa.
  • Misioak kosmoquest bidez planteatzen dira, hau da, webquest eredua oinarritzat hartuta, taldeek euren ezagutzan sakontzen dute eginbehar interesgarri bat aurrera atera ahal izateko. Erabiltzen den informazio guztia web errekurtsoetatik datorrenez, ikerketara orientatzen da.
  • Gaiak eta edukiak ziklo desberdinetara zuzentzen eta egokitzen dira.
  • Sare bidezko elkarlana bultzatzen da horretarako prestatu diren espazioak erabiliz. "Kosmogune" adibide bat da, bertan, parte hartzaileek iritziak, tresnak, esperientziak etab. konpartitzeko aukera izango dute.
  • Taldeek ebaluaketa propioak (autoebaluaketak) egiteaz gain, beste taldeak ere ebaluatzen dituzte. Modu honetan besteek egindako lanetatik ikasi daiteke.

Misioak aurrera eramateko behar diren errekurtso eta tresnak eskaintzeaz gain, 900 840 842 telefonoan arreta pertsonalizatua eskainiko da.

 

Igo

Noiz hasi eta bukatzen da izen ematea?

Irakasleen izen ematea ekainetik dago irekita baina taldeek irailean emango dute izena. Izena emateko epea Kosmodisea V. edizioa amaitu arte egongo da irekita (2011ko apirila).

Igo

Zeintzuk dira Kosmodiseako etapen epeak?

LEHEN HEZKUNTZA; DBH ETA BATXILERGOA

 

IZEN EMATEA

Zabalik dago 2010eko irailaz geroztik eta hala egongo da Kosmodisearen V. edizioa amaitu arte (2011ko apirila).

IDEIA-JASA

Ideiak proposatzeko epea irailaren 7an hasi eta urriaren 8an amaituko da.

Ideiak bozkatzeko epea urriaren 11a eta 19a bitartean.

Ideia irabazlea urriaren 20an ezagutuko da.

 

ENTRENAMENDU ETAPA

2010eko urriaren 20tik azaroaren 5era

FONO ETAPA

2010eko azaroaren 8tik 2010eko abenduaren 20ra.

 

IKONO ETAPA

2011ko urtarrilaren 10etik otsailaren 21era..

 

MITO ETAPA

2011ko otsailaren 22tik apirilaren 15era.

 

LANAK BLOGETAN IGOTZEKO AZKEN EGUNAK

Fono: 2010eko abenduaren  10a

Ikono: 2011ko otsailaren 11a.

Mito: 2011ko apirilaren 6a.

 

EBALUAZIO ASTEAK

Fono planeta: 2010eko abenduaren 14tik 20ra.

Ikono planeta: 2011ko otsailaren 15etik 21era.

Mito planeta: 2011ko apirilaren 11tik 15era.

 

EKITALDIA

Oraindik ez da zehaztu noiz egingo den, baina, ziurrenik, 2011ko maiatzaren lehen astean egingo da.

 

LANBIDE HEZIKETAKO EGUTEGI BEREZIA (berria)

ENTRENAMENDU ETAPA

2010eko urriaren 20tik urriaren 29ra.

FONO ETAPA

2010eko azaroaren 1etik  azaroaren 22ra.

IKONO ETAPA

2010eko azaroaren 23tik abenduaren 20ra..

MITO ETAPA

2011ko urtarrilaren 10etik otsasilaren 28ra.

 

LANAK BLOGETAN IGOTZEKO AZKEN EGUNAK

Fono: 2010eko azaroaren 12a

Ikono: 2010eko abenduaren 10a.

Mito: 2011ko otsailaren 18a.

 

EBALUAZIO ASTEAK

Fono planeta: 2010eko azaroaren 16tik 22ra.

Ikono planeta: 2010ko abenduaren 14tik 20ra.

Mito planeta: 2011ko otsailaren 22tik 28ra.

 

EKITALDIA

Oraindik ez da zehaztu noiz egingo den, baina, ziurrenik, 2011ko maiatzaren lehen astean egingo da.


 

 

Igo

Zer gertatzen da izena eman ondoren ezin badut parte hartu?

Talde bakoitzaren parte hartzea misio desberdinak osatu, simulatzailean jolastu eta taldeko blog eta wikian argitaratzeko hartzen duen denboraren araberakoa izango da. Izena emateak ez du derrigortzen etapa/fase guztietan parte hartzera.

Igo

Zenbat ordu eskaini behar dizkiot?

 

Talde bakoitzak eskaini nahi duen denbora aukeratzen du dituen baldintza eta helburuen arabera. Denbora, hezkuntza zikloa, taldearen autonomia eta tutorearen lanaren baitan aldatu egingo da.

 

Igo

Zer egin zalantzak baditut?

 

Behar duzun laguntza guztia 900 840 842 telefonora deituz edo info@kosmodisea.net posta elektronikora idatziz jasoko duzu.

 

Igo

Europar Batasuna: Europako Gizarte Funtsa GIPUZKOA: Berrikuntzaren Gizartea Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.

Telf: 900 840842 | e-maila: info@kosmodisea.net