Avatarrak deskargatzeko eta instalatzeko jarraibideak
Aukera ezazu behera kargatu nahi duzun irudiaren “Behera kargatu avatarra” lotura.
Irudi hori automatikoki irekiko zaizu nabigatzailean.
Saguaren eskuineko botoiarekin irudiaren gainean klik egin eta “Gorde irudia honela” aukeratu.
Aukera ezazu irudia gordetzeko leku bat, mahaigaina adibidez, eta “Gorde” aukeratu.
Irudia gorde ondoren, has ezazu Messengerreko saioa.
Kontaktuaren irudi pertsonala aukeratu; leihoaren goiko aldean dago.
Automatikoki beste leiho bat irekiko zaizu; bertan, “Cambiar tu imagen para mostrar” aukeratu beharko duzu.
"Examinar” aukeratu eta lehen gorde duzun avatarraren irudia bilatu.
Orain, “Aceptar” aukeratu.
Dagoneko, avatarra zure kontaktu-fitxan dago.
Aurpegierak deskargatzeko eta instalatzeko jarraibideak
Aukera ezazu behera kargatu nahi duzun irudiaren “Behera kargatu aurpegiera” lotura.
Irudi hori automatikoki irekiko zaizu nabigatzailean.
Aukera ezazu irudia saguaren eskuineko botoiarekin eta “Gorde irudia honela” aukeratu, edo tresna-barran “Fitxategia” aukera egin, eta, ondoren, “Gorde orria honela”.
Aukera ezazu irudia gordetzeko leku bat, mahaigaina adibidez, eta “Gorde” aukeratu.
Irudia gorde ondoren, has ezazu Messengerreko saioa.
Hasi elkarrizketa lagun batekin.
Aukera ezazu “Seleccionar un icono gestual” ikonoa.
Orain aukeratu “Mostrar todos” botoia.
Eta, ondoren, “Crear” botoia.
Bila ezazu irudia “Buscar imagen…” botoiarekin.
Lehen mahaigainean behera kargatu duzun irudia aukeratu eta “Abrir” botoia aukeratu.
Idatz ezazu zure aurpegiera-ikonoarentzako teklatuko lasterbidea; nahi baduzu, izena ere eman diezaiokezu.
Ondoren, "Aceptar” aukeratu.
Dagoeneko zure aurpegiera gordeta dago. Orain, aurpegiera elkarrizketan txertatu besterik ez duzu egin behar; horretarako, “Seleccionar un icono gestual” ikonoa aukeratu behar duzu; bestela, aukeratu duzun teklatuko lasterbidea erabil dezakezu.